General Opticak eta medicusmundi bizkaiak beste 660 pertsonaren ikusmen-osasuna bermatu dugu Guatemalan
Asteazkena, 4 uztaila 2018Guatemalako eremu ruraletan ikusmen-osasuna bermatzeko medicusmundi bizkaiak eta General Opticak egiten dugun elkarlanarekin jarraituz, azken urte honetan 660 pertsonek arreta oftalmologikoa jasotzea lortu dugu.
Ekintza hau, gure tokiko bazkidea den San Joseren Alabak Kongregazioari, bertako osasun pastoralei, komunitateei eta kalitatezko zerbitzua bermatzen duten langile espezializatuei esker izan da.
Oraingo honetan, proiektua 2017ko apiriletik 2018ko martxora bitartean gauzatu da, Guatemalako hego-mendebaldeko Quetzaltenango departamentuaren hegoaldean, Coatepeque udalerriko landa eremuetan, hain zuzen ere. Baztertutako eremuetan bizi diren herritarrek ez dute ia osasun zerbitzuetara sarbiderik, eta are gutxiago ikusmen-osasun zerbitzurik.
Ekimen honi esker, miopia, astigmatismoa eta hipermetropia bezalako patologiak tratatu ahal izan ditugu, 41 urtetik gorako pertsonetan bereziki. Aipagarri da arreta jaso duten 30 urtetik beherako pertsonen kopurua, arreta falta dela eta identifikatu gabeko patologiak identifikatzen lagunduz.
Bitartekotza hau, gure bazkidea den San Joseren Alabak Kongregazioari esker egin ahal izan dugu. Erakunde honek 50 urte daramatza eremuan lanean eta elkarlan harremanak mantentzen ditu medicusmundi bizkaiarekin. Erakunde biek elkarlanean daramagu 2005etik, komunitateetan osasunaren inguruko proiektuak aurrera ateratzen.